Brian Currin Hegoafrikako abokatu eta nazioarteko gatazken bitartekariak adierazi du ez dela ETArekin bildu, hainbat hedabidek hori argitaratu duten arren. Haren arabera, Bruselako Adierazpeneko kideak ez dira erakunde armatuarekin bilduko honek su-eten aldebakarrekoa, iraunkorra eta egiaztagarria ematen ez duen bitartean. Lokarri-ren bidez zabaldu du mezu hori hark.
Currinek berak irailaren 30ean jakinarazi zuen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean lana egiteko "zailtasun logistikoak" dituztela, munduko hainbat tokitan daudelako kideak, eta "lana azkarrago egiteko eta hau eraginkorragoa izateko" bost laguneko taldea sortzea erabaki dutela.
Aurtengo martxoaren 29an nazioarteko izen handiko 21 lagunek euskal auziari buruzko adierazpen bat ezagutarazi zuten. Sinatzaileen artean daude hiru gobernuburu ohi eta hiru Bake Nobel saridun, guztiak ere izen handiko 21 lagun. Haien artean daude Desmond Tutu, Frederik Willem de Klerk, Mary Robinson, John Hume, Albert Reynolds, Jonathan Powell, Betty Williams eta Nelson Mandela Fundazioa. Bruselako idatzi horretan, "datozen hilabeteetan, behin betiko, bide bakezale, demokratiko eta indarkeririk gabekoen alde egiteko konpromisoa" bete daitekeelako ustea agertu zuten. Halaber, konpromiso horrekin bat egiteko eskatu zioten ETAri, "su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda". Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen ustez, "su-eten horrek, [Espainiako] Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorrak lortzeko".
poliTIKA
Currinek dio oraindik ez dela ETArekin batzartu
Gatazken bitartekariaren arabera, Bruselako Adierazpeneko kideak ez dira erakunde armatuarekin bilduko honek su-eten aldebakarrekoa, iraunkorra eta egiaztagarria ematen ez duen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu