D ereduan ikasten dutenei euskara tituluak eman nahi dizkie Jaurlaritzak

Aldaketa 2012tik martxan jartzeko modua aztertzen ari dira Kultura eta Hezkuntza sailak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei EGA agiria emateko aukera aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Ordea, DBHra arte bakarrik ikasi dutenei beste titulu bat ematea du buruan. Aldaketa hori abiarazteko Hezkuntza Sailarekin hitz egiten ari dela aurreratu du Blanca Urgell Kultura sailburuak.

Ikasleek euskaraz ikas dezaten administrazioak egiten duen ahalegina eta ikasleek egiten dutena «hutsean» gelditu ez dadin abiarazi nahi du Jaurlaritzak ekimen hau, Urgellek Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean aurreratu bezala. Horretarako, ikasketak euskaraz egiten dituztenei hizkuntza dakitela egiaztatzen duten agiriak eman nahi dizkie, ikasketa mailaren arabera betiere.

Egokitzapen hori bi txandatan egin nahi dutela aurreratu zuen atzo Urgellek. Hasiera batean, goi mailako ikasketak euskaraz egin dituztenei emango zaie EGA agiria, eta, horren ostean, euskarazko goi ikasketak ez dituztenei eman nahi diete. Ordea, oraindik ez dute argitu euskararen zein jakite mailarekin parekatuko duten hori.

Hori dena zehazteko Hezkuntza Sailarekin hizketan ari dela aurreratu du Urgellek, eta dagoeneko epe batzuk zehaztu dituztela aurreratu du. 2011-2012ko ikasturtean homologatzeak egiteko prozesua hasi nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.