D ereduaren aldeko aldarriak Nafarroako hiriburuko kaleak hartu ditu. ELAk, LABek, EILASek, Sortzen-ek eta Ikasle Abertzaleek deituta, milaka herritarrek parte hartu dute manifestazioan. Manipulaziorik ez, hezkuntzan, kolore guztiak lelopean aritu dira protesta egiten. Manifestazioaren une batzuetan Iribasen eta Barcinaren dimisioa eskatu dute. Oihuen artean "Hemen gaude D ereduaren alde!" izan da gehien errepikatu dena.
Nafarroako LABek Twitterren esan duenez, manifestariak 15.000 baino gehiago dira.
Bart Gurasoak atera ziren D eredua babestera. Manifestu bat plazaratu dute Iturrama, Hegoalde, Amaiur eta San Frantziskoko guraso elkarteek.