Espainiako erabaki judizialak eragozpen izan arren, Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataforma martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako bere boto paperak etxeetara banatzen ari da, gutun pertsonalizatuetan, Efe berri agentziak dioenez, eta www.demokrazia3m.com webgunea zabalik dago -hemendik jaitsi daitezke haren boto paperak-.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak asteartean D3Mren jarduera eten zuen -Askatasuna alderdi politikoarena ere bai-, eta, horren arabera, D3Mren edozein ekimen egitea eta ikurrak erakustea debekatu du, agindua betetzen ez duenari desobedientzia egotziko zaiola ohartarazita. Bi elkarteenak diren edo horiek erabil ditzaketen lokal eta tabernak ixteko esan du Garzonek.
Joan den astean, berriz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak D3Mren eta Askatasunaren hauteskunde zerrendak baliogabetu zituen.
D3Mk esana du Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina egiten segituko duela eta berea "urrezko botoa" dela.
D3M bere hautes orriak etxeetara banatzen ari da
Hautesle plataformaren =lwebguneak==http://www.demokrazia3m.com=l zabalik jarraitzen du, eta bertatik ere lor daitezke haren boto orriak. Garzonek D3Mren jarduera eten du aste honetan eta lehengo astean Auzitegi Konstituzionalak hauteskunde zerrenda baliogabetu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu