Demokrazia 3.000.000 (D3M) herri elkartearekin eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotutako hamahiru lagun auzipetu ditu gaur Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea egotzita. Arantza Urkaregi, Ampaso Lasheras, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solaberrieta, Eli Zubiaga, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzana dira hamahiru horiek, eta hilaren 10ean, 10:00etan, Madrilgo auzitegian aurkezteko agindu die.
D3Mk eta Askatasunak joan den martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi izan zuten, baina Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana zutelakoan. Urtarrilaren 23an Espainiako Poliziak Urkaregi, Lasheras, Iñaki Olalde, Agurtzane Solaberrieta, Hodei Egaña, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo eta Imanol Nieto atxilotu zituen, eta horiek denak egun batzuetara libre geratu ziren, bermepean.
Garzonek beste hamabi lagun ez ditu auzipetu: Iñaki Olalde, Jaione Unanue, Urtzi Vidal, Miriam Diaz de Tueste, Ainara Etxebarria, Itziar Garmendia, Eneko Agirre, Oskar Biteri, Maria Barcena, Ana Tapia, Aioa Barrena, Gotzon Amaro.
politika
D3M eta Askatasunarekin lotutako 13 lagun auzipetu ditu Garzonek
Arantza Urkaregi, Ampaso Lasheras, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solaberrieta, Eli Zubiaga, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzanari ETAko kide izatea edo erakunde armatua laguntzea egotzita. Herri elkarteak eta alderdi politikoak ezin izan zuten Eusko Legebiltzarrerako martxoko hauteskundeetara aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu