Higiene neurriak betetzea baino merkeago ateratzen zaie enpresei isunak ordaintzea, Gaixoen Defentsa Elkarteak salatu duenez, eta higiene arauak betetzen ez dituztenen kontrako neurriak gogortzea eskatu du. Bakteria arriskua duten guneak ez dituztela behar bezala ikuskatzen salatu du.
Hartu beharreko beste hainbat neurriez ere hitz egin du gaixoen defentsa elkarteak. Besteak beste, hozte dorreak aldatu beharraz ohartarazi du, eta jende asko dagoen lekuetan horiek debekatzea.
Laku, erreka eta ibaietan sortzen da legionela bakteria, eta baita ura garraiatzen duten sistemetan ere. 24 eta 40 gradu arteko tenperatura behar du sortzeko.
osasuna
Dagoeneko 104 dira Iruñean legionelak kutsatutako gaixoak
Gora egin du legionelaren ondorioz naumoniak jota dauden gaixoen kopuruak. 104 dira dagoeneko, horietatik 49 Iruñeko hiru ospitaletan. Hala ere, ospitalean direnen osasun egoerak "hobera egin du", Nafarroako Osasun Saileko arduradunek esan dutenez, eta "egoera kontrolpean dago". Gaixoen Defentsa Elkarteak (ADEPA) salatu duenez, ez dira behar bezalako higiene neurriak hartzen, eta neurriak gogortzea eskatu dio Nafarroako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu