Guztira 2.000 bat lagun aterarazi dituzte hondartzatik mehatxua dela eta. Hala ere, Montserrat Tura Generalitateko Barne Kontseilariak bezala mehatxuari batera sinesgarritasunik ez diote aitortu Guardia Zibileko iturriek zein Sant Carlesko Udalak. Gainera, igandeaz geroztik lau bonba mehatxu jaso dituzte herri horretan, gaurkoak barne.
Gaur Gara egunkaria izan da mehatxu horiek jasotzeko bidea. Arratsaldeko ordubiak aldera pertsona batek deitu du kazeta horretara Sant Carlesko hondartzetako batean 150 kilo lehergai jarri dituztela esanez. Beranduago berriro deitu dute, eta lehergai kopurua 15 bat kilo zela adierazi dute. Aurreneko deian ez du esan ETAren izenean deitzen zuenik, eta bigarrenean hala egin duen argitzeke dago.
Gainera, lehergailua ordubiak eta laurdenetan lehertuko zela esan du deitu duenak, baina ez da halakorik gertatu.
ETAk Katalunian su-etena aldarrikatu zuen.
Mehatxua
Dagoeneko zabalik daude Sant Carles de la Rapitako hondartza guztiak
Bi ordu eta erdiz itxita eduki ondoren, arratsaldeko 16:30etan berriro zabaldu dituzte Sant Carles de la Rapitako (Tarragona, Herrialde Katalanak) hondartza guztiak. 'Gara' egunkarian bonba mehatxua jaso dutela eta, badaezpada, itxi dituzte hondartzak. Hala ere, agintariek hasieratik esan dute mehatxua gezurrezkoa zela uste zutela. Dena den, badaezpadako neurri gisa, hondartzak arakatu ditu Guardia Zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu