euskal presoak

Damu eskaera testua onartu ondoren gaineratu zuela atzo PSNk salatu du Bilduk

Maiorga Ramirezek esan du onartutako mozioa desitxuratu zuela, eta bera eta Bilduko beste parlamentarioak ez datozela bat presoei damutzea eskatzeko baldintzarekin, "preso politikoen eskubideak bermatu behar direlako inolako baldintzarik gabe".

2011ko abenduaren 20a
16:25
Entzun

Nafarroako Parlamentuan atzo euskal presoen eskubideen alde PSNk erregistratu zen testua ez dela Bozeramaileen batzordean onartu zutena salatu du gaur Maiorga Ramirez Bilduko bozeramaileak. PSNk azpijokoan aritu zela salatu du Bilduko parlamentariak, Bozeramaileen batzordean onartu zen testuan ez zegoelako jasota presoei damutzeko baldintza.

Ramirezek gaur argitu du ez bera ezta gainontzeko Bilduko parlamentariak ez datozela bat eskaera horrekin, "preso politikoen eskubideak bermatu behar direlako inolako baldintzarik gabe". PSNren atzoko jarrera azpijokotzat jo du Bilduk. Onartutako adierazpena desitxuratzeko PSNK erabili duen azpijokoa ulertezina da", esan du Ramirezek.

 Bilduk aurkeztu zuen lehenik euskal presoen aldeko mozioa, eta Ezkerrak eta PSNk zuzenketa bana egin zuten. Hiru proposamenak bozkatu zituzten Bozeramaileen batzordean, eta PSNrenak jaso zuen babes gehien. PSNren mozioa, sozialistez gain, Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak onartu zuten, Bilduren arabera, damua agertzeko baldintza hori gabe.

Mozioan Parlamentua espetxe politika malgutzearen alde agertu zen, presoen hurbilketaz gain, gaixo dauden presoen egoera aztertzeko eskatuz. PSNk Parlamentuan erregistratu zuen mozioan, berriz, neurri horiek aurretik damua agertu duten presoentzat eskatzen zituztela zehazten zen. Baldintza hori da PSNk testua onartu ostean gaineratu duena, Bilduren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.