Atxiloketak

Danborenea espetxeratzeko eta Yaniz baldintzapean aske uzteko agindu du epaileak

Ertzaintzak herenegun atxilotutako Koldo Danborenea eta Daniel Yaniz bilbotarrek gaur deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Fernando Andreu epailearen aurrean. Danborenean baldintzagabe espetxeratzeko agindu du Andreuk: Herrerako mendatean ETAk egin zuen ekintzarekin lotura izatea eta zenbait kale erasotan parte hartzea egotzi dio. Yaniz, berriz, aske utzi du, baina bi astean behin sinatzera joateko baldintza jarri dio.

2006ko martxoaren 29a
18:14
Entzun
Herenegun atxilotu zituen bilbotar biak Ertzaintzak, eta Jaurlaritzak Herrizaingo Saileko iturriek Herrerako mendateko erasoarekin lotzen zituztela agertu zuten. ETAk Ertzaintzaren aurka egin zuen atentatu haren ondorioz Arkaitz Otazua erakunde armatuko kidea hil zen. Halaber, beste xehetasun bat ere eman zuen Herrizango Sailak: atxiloketa horiek aste batzuk lehenago egiteko asmoa zutela, baina Auzitegi Nazionalak atzerararazi zituela Andreu epailea oporretan zelako.

Nolanahi ere, Danboreneak eta Yanizek gaur deklaratu dute epailearen aurrean. Danborenea baldintza gabe espetxeratzeko agindu du Andreuk, Herrerako atentatuarekin lotura izatea eta kale erasoetan parte hartu izana egotzita. Yaniz, berriz, aske utzi du, baina bi astean behin sinatzera joan beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.