Daniel Dergi preso lapurtarra baldintzapean aske geratu da gaur goizean, 1996tik preso egon ondoren. Askatasunak jakinarazi duenez, goizeko bederatzietan atera da Clairvauxkoespetxetik, eta Haute-Marne departamenduan biziko da, han aurkitu baititu lana eta bizilekua. Izan ere, Euska Herrira itzultzea eta beste zenbait departamendutan bizitzea debekatu diote. Hilean bitan auzitegira edo polizia etxera joan beharko du sinatzera.
Gainera, oraindik esptxera itzultzeko arriskua du Dergik, Fiskaltzak helegitea aurkeztu baitzuen baldintzapeko askatasun ebazpenaren kontra. Martxoaren 27an hartuko du erabakia Parisko Apelazio Auzitegiak.
Dergi Hazparnekoa da eta 1996ko uztailean atxilotu zuten ETArekin zerikusia izatea leporatuta.
Presoak
Daniel Dergi aske utzi dute
Goizeko bederatzietan atera da Clairvauxko (Frantzia) espetxetik. Hala ere, kartzelara itzultzeko arriskua du oraindik, Parisko Apelazio Auzitegian martxoaren 27an aztertuko baitute askatzearen kontrako helegitea. Halaber, Euskal Herrira itzultzea debekatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu