atxiloketa

Daniel Dergi atxilotu dute Frantzian

Datozen egunetan bere aurkako euroagindua dutela jakinaraziko diotela erran diote emazteari. Oier Ardanaz espetxera bidali du epaile batek talde terroristako kide izatea eta atentatuak prestatzen aritzea leporatuta.

2011ko uztailaren 6a
14:20
Entzun

Frantziako Poliziak Daniel Dergi atxilotu du gaur goizean Cahors-en (Frantzia). 2008an libre utzi zutenez geroztik bizi zen Frantziako departamentu horretan, Euskal Herrian bizitzeko debekua zuelako. Daniel 1996an atxilotua izan zen Dergi eta 2008an baldintzapeko askatsunan libre utzi zuten.

Bere emazteari erran diotenez, euroagindu bat notifikatuko diote datozen orduetan. Askatasunak atxiloketa salatu du: "Gogorki salatzen dugu frantziar agintarien saiakera berri hori. Berriz ere ilegalizazioak zuzenki asumitu gabe Ipar Euskal Herriko militante bat espainiar salbuespeneko auzitegien eskuetan uzteko makina martxan ezarri dute"

Gaur arratsalderako elkarrateratzera deitu dute Donibane Garazin, 19:00etan, herriko etxe aintzinean.

Oier Ardanaz espetxera bidali du gaur epaileak. Aurreko astean atxilotu zuten, Poliziaren arabera auto bat lapurtu ondoren istripua izan ostean. Talde terroristako kide izatea eta atentatuak prestatzen aritzea leporatu dio epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.