Polizia operazioak

Daniel Pastor ospitalera eraman dute inkomunikatuta zegoela

Gaur hartu du Grande-Marlaskak, eta kartzelara bidali du. Lopez, Etxebarria eta Zapirain bihar pasatuko dituzte epailearen aurretik.

2011ko martxoaren 4a
23:06
Entzun

Aste honetan Bilbon eta Galdakaon ETArekin harremana dutelakoan atxilotutako lau lagunetako bat, Daniel Pastor,  bi aldiz eraman behar izan dute Madrileko Ospital Klinikora inkomunikatuta zegoela. Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriak aipatuz ari dira zenbait egunkari informazioa zabaltzen.

Egunkari horien arabera, Pastorrek bi lesio ditu: horietako bat eskuan eta bestea buruan. Auzitegi Nazionaleko iturri horien arabera "autolesionatu" egin da Pastor. Ospitalean zauria sendatu diotela gaineratu dute.

Pastorren ospitalaratzearen berri izan aurretik, El País egunkariaren edizio digitalak Iñigo Zapirain ere "autolesionatu" egin dela aurreratu du, baina gerora albistea ezabatu egin du.

Gaur hartu du Grande-Marlaska epaileak Pastor, eta espetxera bidali du, ETAkoa dela jota. Gainontzeko hiru atxilotuei, berriz, bihar hartuko ditu.

Atxiloketen senideak Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkaritzarekin biltzen saiatu ziren atzo, baina ezetza jaso zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.