Hiesa

Daniel Zulaika: "Hiesari aurre egiteko pilula bakarra aterako dute 2008an"

Eusko Jaurlaritzako Hiesaren Planaren koordinatzailearen ustez, "gertaera garrantzitsua" izango da hori. Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da etzi.

2007ko azaroaren 29a
12:00
Entzun
Etzi Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta gaur Daniel Zulaika Eusko Jaurlaritzako Hiesaren Planaren koordinatzaileak gaur Urola Kostako Hitza-n dioenez, "gertaera garrantzitsu baten bezperan" dago gizartea. "Izan ere, 2008an hiru antierretrobiral ezberdin izango dituen pilula bakar bat aterako dute. Pilula hori egunean behin hartuta, afalostean, nahikoa izango da tratamentua aurrera eramateko. Duela 10 urte agian etorkizunean pilula bakar bat egon zitekeela esaten genuen. Bada, egun hori iritsi da".



Zulaikak hogei urte daramatza Eusko Jaurlaritzan lan hortetan, hiesaren inguruan eta hiesa dutenekin lanean. Duela hiru urtetik, gainera, Siesida Hiesaren Diziplina Arteko Espainiako Elkarteko lehendakaria da.

Urtero 150 lagun kutsatzen dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan GIBaren bitartez; eta kopuru hori etorkizunean areagotu egin daitekeela uste du Zulaikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.