Dantzaleku bat hustu dute, jende gehiegi zegoelako

2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
ERANDIO. Ertzaintzak dantzaleku bat hustu zuen atzo goizaldean Erandion (Bizkaia), baimendutakoa baino jende gehiago zegoelako. Dantzalekura sartzeko sarrera zuten hainbat jendek eman zieten abisua. Azaldu zuten ez zietela uzten sartzen. Ertzainak bertaratu, eta ikusi zuten legez baimendutakoa baino jende gehiago zegoela, eta barruan zeudenei irteteko agindu zieten. Arazorik gabe irten ziren, baina tentsio uneak ere izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.