Darfurren "nazioarteko mailako krimenak" egitea egotzi dio NBEk Sudani

=i Yanyauid=i miliziek Zibilen kontra egiten dituzten erasoak Gobernuak bultzatzen ditu, Nazio Batuetako Giza Eskukbideen Kontseiluak egin duen txostenaren arabera. Darfurreko gatazkaren ondorioz, 200.000 lagun hil dira azken 4 urteetan.

2007ko martxoaren 12a
11:06
Entzun
"Giza eskubideen urraketa larriak egiten dira Darfurrek, eta premiak handiak dira", esaten du Jody Williams giza eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuar eta 1997ko Bakearen Nobel saridunak gidatu duen taldeak egindako txostenak. "Giza eskubideen urraketa larri eta sistematikoa da Darfurko egoeraren ezaugrria, eta nazioarteko legedia ez betetzea", jasotzen da txostenean. "Sudango Gobrernua insurgentziaren kontrako kanpaina bortitza ari da gidatzen, yanyauid milizien bidez, zibilen kontra".

Nolanahi ere, erreboltari taldeek ere giza eskuideen urraketak egin dituztela salatu dute txostenaren egileek.

Duela 4 urtetik 200.000 lagun hil dira gatazka horren ondorioz. Eskualdeen bizi direnen bizi baldintzak oso gogorrak direla azpimarratau dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.