Gizartea

Darpon, abortuaren erreformaz: “Kongresuko eztabaidari balioa eman behar diogu”

Gallardonen aurreproiektuaren aurka egon arren, Madrilgo debatean aurre egitera mugatuko da Eusko Jaurlaritza.

Darpon kontseilaria, iazko irudi batean. R. B., ARP
Maite Asensio Lozano.
2014ko martxoaren 24a
08:20
Entzun

Espainiako Gobernuak abenduan aurkeztutako abortuaren lege erreformari aurre egiteko, Kongresuko eztabaidari begira dago Eusko Jaurlaritza. Alberto Ruiz Gallardonen aurreproiektuaren aurka dago gobernua, Jon Darpon Osasun Sailburuak gaur Eusko Legebiltzarreko Berdintasun Batzordean berretsi duenez. Baina erreforma onartu edo martxan jarri ez dadin zer egingo duen galdetuta, debatera mugatu da: “Kongresuko eztabaidaren faseari balioa eman behar diogu, testuan aldaketak egin daitezkelako. Posizio argi bat eraman behar dugu, eta Espainiako Gobernuaren jarrera gehiengoarenera hurbilduko dela konfiantza izan”. PPko diputatuei iritzia aldarazteko itxaropen hori auzitan jarri du Lur Etxeberria EH Bilduko legebiltzarkideak: “Joko eremu horretan ez daukagu esku hartzeko aukera handiegirik”.

Gloria Sanchez PSE-Eeko legebiltzarkideak galdetuta, Darponek argitu du Espainiako Justizia Ministerioak oraindik ez diola Osasun Sailari eskatu erkidegoei galdegingo dien abortuari buruzko txostena. “Garrantzitsua da txosten horretan irmo agertzea aurreproiektuaren aurkako jarrera”, esan du Sanchezek. Ados agertu da sailburua, eta erantsi du abortuaren inguruko eztabaida ez dagoela osasunarekin lotuta: “Debate etikoa da, eta gizarteari dagokio”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.