Pablo Ibar

Datorren astera atzeratu dute Ibar behin-behinean aske uzteko eskaerari buruzko erabakia

Defentsak eskatu du Ibar behin-behinean aske uzteko, ihes egiteko arriskurik ez dagoela argudiatuta. 22 urte daramatza Ibarrek espetxean; horietatik hamabost heriotzaren korridorean.

Pablo Ibar, artxiboko argazki batean. GASTON DE CARDENAS / EFE
2016ko uztailaren 14a
12:44
Entzun

Pablo Ibar 2000. urtean zigortu zuten heriotzara, hiru pertsonaren hilketan parte hartzea egotzita. Joan den otsailean, ordea, Floridako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen haren aurkako epaia, haren eskubideak urratu zirela iritzita, eta epaiketa berriz egiteko agindu zuen. Aukera baliatu du haren defentsak, eta epaiketa egiten den artean hura aske uzteko eskatu du, argudiatuta ez dela arriskutsua eta ez dagoela ihes egiteko arriskurik ere. Raaj Singhal epailea erabakia hartzekoa zen, baina azken unean datorren astera arte atzeratu du.

Ibarrek 22 urte daramatza espetxean, horietatik hamabost heriotzaren korridorean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.