Datorren igandean egingo da Lilatoia, emakumeen karrera
Donostian ekimen ezinbestekoa bihurtu da, Martxoaren 8ko ekitaldi sortaren bueltan, Lilatoia, soilik emakume lasterkariei ateak irekitzen dizkien kirol proba. Aurten, 22. aldiz egingo da. Datorren igandean izango da; 11:00etan abiatuko da, Bulebarretik. Lehendabiziko aldian 130 andrek baino ez zuten parte hartu lasterketan; apurka-apurka, kopuru horrek nabarmen egin du gora, eta iaz marka guztiak apurtu ziren: ia 2.000 emakumek hartu zuten parte. Ostegunean egin zuten probaren aurkezpena, eta, aurten ere, lasterketa jendetsua espero dute antolatzaileek. 2009. urtean, Emakundek aldarria eta lehia uztartzen dituen ekimen honen sustatzaileei eman zien Berdintasun Saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu