Javier Balzak zuzentzen duen sailak ikurrinaren aldeko manifestazioaren deialdi ofiziala Baldak eta Zubimendik abuztuaren 5ean eman zuten prentsaurrekoan egin zutela adierazi du.
Lehengo igandeko manifestazioa Herrizaingo sailak debekatu zuen Balda eta Zubimendik babestu zutelako. Hala ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baimendu zuen deialdia pertsona partikular batek egin zuelako.
Herrizaingo sailaren debekuaren erabakia deialdia Batasunarekin lotutako bi kidek egin dutelako da. "Urtero Batasunak antolatzen dituen bezalako manifestazio bat da", adierazi du Balzak zuzendutako sailak.
Lehengo igandean gertatu ziren ekintzen antzekoak gerta zitezkeela esan du Herrizaingo sailak. Justizia Ministeritzako organoek ardurarekin jokatzea espero duela azpimarratu du Herrizaingo sailak, aurrekoan gertatu ziren ekintzak berriro ez gertatzeko.
Batasunaren ilegalizazioa
Datorren ostiraleko manifestazioa debekatu du Herrizaingo sailak
Datorren ostiralerako Donostiarako deitua dagoen manifestazioa debekatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak. Manifestazioaren deialdia partikular batek egin duen arren, Batasunak antolatu duen ekintza bat dela esan du. "Batasunarekin erlaziorik ez duen pertsona batek komunikatu zuen manifestazioa lehengo astebukaeran", adierazi du Herrizaingo sailak, "baina jendaurreko deialdia Batasunarekin lotutako bi pertsonek egin dute", gehitu du. Batasuneko bi kideak Iñigo Balda eta Araitz Zubimendi direla dio Herrizaingo sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu