Ekonomia

Datorren urtean hamar mila lanpostu galduko direla iragarri du Confebaskek

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekonomia arloan urte hasiera "oso zaila" izango dela uste du enpresaburuen elkarteak, baina bigarren sei hilekoan suspertzen hasiko dela. Ekonomiaren hazkundea %0,6koa izango dela iritzi diote, 1993tik txikiena.

2008ko abenduaren 30a
15:02
Entzun
Krisiaren tamaiana eta ondorioekin kezkatuta agertu dira gaur Confesbask enpresarien elkarteko buruzagiak komunikabideen aurrean, baina, hala ere, datorren urtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia hazi egingo dela nabarmendu dute: %0,6 haziko dela iragarri dute, eta 1993tik hazkunderik txikiena litzatekeena den arren, "azken batean, hazkundea" dela azpimarratu. Inguruko ekonomiek -baita Europako Batasuna bere osotasunean hartuta ere- hazkunde txikiagoa izango dela erantsi dute, eta asko atzeraldian sartuko direla.

Beraz, ingurukoak baino egoera hobean ikusten dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia Confebaskeko arduradunek, baina, era berean, ondorio txarrak izango direla ohartarazi dute. Besteak beste, datorren urtean 10.000 lanpostu galduko direla iragarri dute eta %5,7koa izango dela batez besteko langabezia tasa (aurten baino 2,1 puntu handiagoa).

Krisiak har dezakeen joerari buruz, egoera zailena urte hasieran biziko dela uste dute Confebaskeko buruek eta bigarren sei hilekoan hasiko dela suspertzen. Dena den, "finantziazio eta likidezia arazo larriek" irauten badute egoera larritu egin daitekeela ohartarazi dute. Ildo horretatik, finantza krisiari aurre egitearren bankuei eman zaizkien dirulaguntzak ekonomia errealera itzul daitezela bermatzeko eskatu die enpresaburuen elkarteak administrazioei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.