'Game of Thrones'

Datozen egunetan 20-30 peoi inguru kontratatuko dituzte Bakion

Interesa dutenek honako helbide elektronikora idatzi behar dute, hilaren 17a baino lehen: [email protected]

Zumaian ilara luzeak sortu ziren estren hautaproban. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
urtzi urkizu
2016ko urriaren 11
19:30
Entzun

Bakioko Udalak (Bizkaia) lan poltsa irekiko du, 'Game of Thrones' telesailerako peoiak kontratatzeko. Batez ere kamioietan zama lanak egiteko, materiala eta ekipoak mugitzeko eta grabaketa gunetan sarbideak ixteko behar dituzte langileak. Baldintzei dagokienez, honako hauek kontuan hartuko dituzte: ingelesez hitz egitea, gida baimena izatea eta gurdi altxagarrien baimena edo kamioiena izatea. Bakion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Kontratazioak, dena den, ekoizpen etxearekin egingo dituzte zuzenean, eta ez du loturarik ekarriko Bakioko Udalarekin.

'Game of Thrones'-eko grabaketetako batzuek Gaztelugatxen egingo dituzte, Bakio eta Bermeo artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.