2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen arabera, Eusko Jaurlaritzak datozen hiru urteetan etxebizitza arlorako 2.906 milioi euro ipiniko ditu 130.000 ekintza egiteko. Batik bat, alokairuaren sustapenari eta eraikinen eraberritzeari emango die garrantzia, Iñaki Arriola Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak gaur Gasteizen esan duenez.
"Aurreko planekiko beste desberdintasun garrantzitsu bat aipatzekotan", plan zuzentzailea Etxebizitza Sailak 76 talde sozialekin batera 2010eko ekainaren 16an sinatu zuen Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren babespean sartzen da, Arriolaren arabera. Etxebide-ren web orrian herritarrek egindako 30 ekarpen ere jaso dituztela adierazi du. "Planari esker 40.000 etxebizitza gehiago izango ditugu eskaintzeko; horietatik %58 (23.100 etxebizitza) alokatzeko izango dira, eta gainerako % 43 (16.900) saltzeko".
Krisi ekonomikoak baldintzatu egin du egitasmoa, eta "planaren xedea da etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonen beharrei erantzutea da, horretarako alokatzeko etxebizitzen kopurua handituz, lehendik dauden etxebizitzak birgaituz eta berrituz, hazkunde iraunkorragoa bultzatuz".
Jaurlaritzak dio EAEko etxeen %7 baizik ez daudela alokairuan hartuta, eta iaz 722.000 eraikinek 30 urtetik gora zeuzkatela.
gizartea
Datozen hiru urteetan Jaurlaritzak etxebizitzarako 2.900 milioi euro jarriko ditu 130.000 ekintza egiteko
"Planaren xedea da etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonen beharrei erantzutea da", esan du Iñaki Arriola sailburuak. Alokairuari eta eraikinen eraberritzeari emango die garrantzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu