EHU

Datozen lau urteetan enborreko ikasgai guztiak euskaraz emango dituztela iragarri du EHUko errektoreak

Euskal Herriko Unibertsitateak datozen lau urteetan enborreko gai guztiak euskaraz emango dituela iragarri du Juan Ignacio Perez EHUko errektoreak. Bestalde, EHUren finantzaketan bi arazo daudela azaldu du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Arazo bat, mementuko krisia, Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin akordio bat lortuta konpondu daiteke bere ustez; bestea konpontzea berriz, zailagoa izango dela iritzi dio, "aspalditik datorren krisi estrukturala" denez. Espainiako Gobernuak Jaurlaritzak egindako Unibertsitate Legeari jarritako helegitearen inguruan aldiz, arazoa sortu aurretik erremedioa jarriko diotela esan du, ziur.

2004ko ekainaren 23a
12:10
Entzun
EHUren finantzaketari dagokionean, egoera kritikoa dela esan du Iglesiasek, aspalditik datorrez krisi estrukturala kontutan hartu gabe. Mementuko krisia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin lortutako akordio batekin gainditzen dela dio, eta akordio hori uda baino lehen lortu beharko litzatekeela. Krisi estrukturala gainditzea, berriz, zailagoa izango dela uste du, eta hori lortzeko denbora luzeagoa beharko dela iritzi dio.

Izan ere, Unibertsitateak zegokiona baino diru gutxiago jaso du urteetan Perez Iglesiasen iritzian, eta horrek sortutako arazoa konpontzeak luze jo dezake. Perezen iritzian, arazo horren ardura ez da erakundeena bakarrik. Azken finean, legebiltzarrak erabakitzen du zenbat diru eman, baina hor gauza asko hartzen dira kontuan, "eta gizarte akordio zabal bat beharko litzatekeela uste dut".

Unibertsitate legeari Espainiako Gobernuak jarritako helegiteak kezka sotu du

Eusko Jaurlaritzako onartuako Unibertsitate legeari Espainiako Gobernuak jarri dion errekurtsoak kezka sortu duela azaldu du EHUko errektoreak, baina hala ere bera baikor dagoela dio, benetako arazoa sortu aurretik erremedioren bat hartuko dutela uste baitu.

Izan ere, errekurtsoa onartu eta legea atzera botako balitz, doktoradutzarik gabe dauden 200 bat irakasle kolokan geratu daitezke. Hala ere, bera seguru dago haien etorkizuna kolokan ez egoteko erremedioren bat aurkituko dutela.

Gradu tituluak euskaraz

Datozen lau urteetan EHUk eskaintzen dituen enborrezko ikasgai guztiak euskaraz eskaini behar dituela azaldu du, eta unibertsitatea Europako unibertsitate esparrura abiatzen bada beharrekoa izango dela gradu tituluak ere euskaraz eskaintzea. Hala ere, salbuespenak egon daitezkeela azaldu du.

"Datozen lau urteetan, eskaintzen ditugun enborrezko ikasgai guztiak euskaraz eman behar ditugu. Benetan hala gertatuko dela uste dut. Europako unibertsitate esparrura abiatzen bagara eta tituluen eredu berriak ezartzen badira, gradu titulu guztiak euskaraz eskainiko ditugula uste dut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.