Abertzaleak ez diren ordezkarien presentzia azpimarratu nahi izan du Jon Jauregi presidenteak, proiektu askotan beraiekin batera lanean aritzea garrantzia handikoa dela azpimarratu du eta horrek adierazten duela hartu duten bidearen baliogarritasuna. "Politikoki azpimarragarria da, Nafarroan ez hainbeste, baina iparraldean hemen konstituzionalistatzat hartzen diren horien homologoak gurekin proiektu askotan lanean ari direla, nolabait adierazteko guk hartu dugun bidearen baliogarritasuna".
Hego Euskal Herrian izan diren azken bi kontsultetan Udalbiltzaren bidea indarberriturik atera dela esan du Jauregik. "Indarkeriari ez, zazpi herrialdeek osatutako Euskal Herria eta autodeterminazioaren defentsa", izango dira Udalbiltzaren oinarriak. Epe motzera AB eta Aralar Udalbiltzaren kudeaketaren partaide izateko aukeraren alde agertu da Jauregi.
EAJ-EA Udalbiltza
Datozen lau urtetako helburu politikoak eta zuzendaritza berria izendatuko dituzte larunbatean Basaurin
EAJ eta EAko hautetsien osatzen duten Udalbiltzak hirugarren batzarra egingo du datorren larunbatean Basaurin (Bizkaia). Jon Jauregi Udalbiltzako presidenteak azaldu duenez, datozen lau urtetako helburu politikoak eta zuzendaritza berria izendatuko dira batzar horretan. 388 ordezkari izango dira botoa ematera deituak eta azpimarratu nahi izan dute gonbidatu modura han izango direla AB Abertzaleen Batasuna eta Aralar, baina baita Ipar Euskal Herriko hautetsi independienteak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu