Satiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakin datozen orduetan aske geratu behar zuten baina Garzon epaileak David Plak eta Aitor Lorentek espetxean jarraitzea komeni dela iritzi dio, ihes egiteko arriskua egon daitekeelako.
Pla eta Lorente kartzelan zauden PPko senataria zen Manuel Jimenez Abad hilketa burutzeko ETAri informazioa helarazi ziotela egotzita. Uztailaten 14an, ordea, orain oporretan den Santiago Pedraz epaileak, ez zuen bi gazteak espetxean mantentzeko arrazoirik topatu, ekintzak egiaztatzea ezinezkoa zela argudiatuta. Horrenbestez ez zuen bi presoen aurkako neurririk hartu.
Erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu zuen Fiskalatzak. Eta gaur Pedrazen ordezkapena egiten ari dela baliatuta Baltasar Garzon epaileak helegitea kontuan hartu eta eragotzi egin du David Pla eta Aitor Lorente aske geratzea.
Presoak
Datozen orduetan kalera atera behar zuten bi euskal preso aske geratzea eragotzi du Garzonek
Satiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakin datozen orduetan aske geratu behar zuten baina Garzon epaileak David Plak eta Aitor Lorentek espetxean jarraitzea komeni dela iritzi dio, ihes egiteko arriskua egon daitekeelako. Manuel Jimenez Abad PPko senatariaren hilketan informazioa emanez lagundu zutela uste du Baltasar Garzon epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu