euskal presoak

Datozen orduetan utziko ditu Lopez eta Ugarte Espainiaren esku Belgikak

Askatasunak jakinarazi duenez, Jon Lopez Gomez eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute datozen orduetan utziko ditu Espainiako Justiziaren esku Belgikakoak. 2004ko martxoaren 31n atxilotu zituzten Bousso herrian, biak. Han zuten kasua artxibatu egin dute eta horrenbestez, euroagindu eskaera baten ondorioz, Espainiara estraditatuko dituzte, datozen orduetan. Ugarte gaur estraditatuko dutela azaldu du Askatasunak, eta Lopez, berriz, "datozen ordu edo egunetan".

2005eko uztailaren 6a
16:34
Entzun
Diego Ugarte eta Jon Lopez euskal presoen kontrako auziak artxibatu egin dituzte, eta beraz, bi gazteen kontrako akusaziorik ez dago Belgikan. Horregatik, euroagindu eskaera baliatuz, bi euskal herritarrak Espainiako Justiziaren esku utziko dituzte.

2004ko martxoaren 31n atxilotu zituzten Ugarte eta Lopez Boussu herrian, eta ordutik Belgikan kartzelatuta eduki dituzte daude, epaiketaren zain. Dokumentazioa faltsutzea, atxiloketaren unean ihes egiten saiatzea eta ETAko kideak izatea leporatzen die Lieve Pellens Belgikako fiskalak. Akusazioaren oinarri nagusiak Bruselako Epaitegira eraman zituztenean Ugarteri eta Lopezi eginiko entzuketak ziren. Entzuketa horiek legez kanpokotzat jo zituen, ordea, Monseko Auzitegiak.

Salaketa Askatasunak

"Belgikak Espainiaren hautu errepresiboari bultzada bat ematen diola" salatu du Askatasunak: "Euskal Herriarentzat etorkizun justu bat, Espainia eta Frantziak Euskal Herriari inposatzen dioten gatazkari irtenbide justu eta demokratiko bat ematen lagundu beharrean, erasotzaileen estrategiarekin bat egin eta errepresioaren bidea hautatzeak mesede gutxi egiten dio justizia eta bakezko etorkizun bati".

"Bere politikaren norabidea aldatu, errepresioa alboratu eta Euskal Herriari Espainia eta Frantziak inposatu dioten gatazkari irtenbide demokratiko baten aldeko ahaleginak" egiteko eskatu diote Belgikari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.