2007ko urtarrilaren 13a
00:00
Urtarrilaren 29an Donostiako Etxegintza sozietate publikoak babes ofizialeko 120 etxebizitza zozketatuko ditu, eta 5.688 lagunek hartuko dute parte zozketan. Etxebizitzak Loiolako erriberetan egingo dituzte, zehazki, Gomistegin, Loiolatarran eta Herreran.
200
Gipuzkoako Foru Aldundiak adimen urritasuna duten 20 pertsonarentzako eguneko zentroa irekiko du urte bukaeran Beasainen. Baliabide berri hori behin martxan jarrita, Gipuzkoako Diputazioak 200 leku izango ditu adimen urritasuna duten pertsonak hartzeko.
54,3
Banco Guipuzcoanko 54,3 milioi euro irabazi zituen iaz, 2005ean baino %17 gehiago. Bankuko negozioa «nabarmen» igo da, bertako arduradunen esanetan, batik bat bezeroei emandako kredituei esker: 6529 milio eskuratu ditu kreditu horien bidez.