Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak positibotzat jo du langabeziaren jaitsiera, baina bere aburuz, horrek ez du esan nahi ekonomiak hobera egingo duenik.
Joan den urteko adibidea jarri du. Maiatzean, ekainean eta uztailean langabezia murriztu zen, baina behin uda pasata, gora egin zuen berriro. Horregatik dio kontuz egin behar direla datuen estimazioak, ez dela “arduragabeki jokatu” behar, denbora kontua izan daiteke eta.
Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramailearen esanetan, berriz, "ez da arreta galdu behar" langabeziak behera egin badu ere, eta "enplegua sortzeko gai diren ekimenen alde apustu" egin beharra dagoela adierazi du.