DATUEN JATORRIA

2022ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Heriotzen estatistikak bildu eta arazteko urtebete igaro ohi da normalean. Alegia, 2021eko datu kontsolidatuak 2022ko urte hasieran argitaratuko dituzte. Baina COVID-19aren eragina hainbesteko atzerapenez neurtu beharrean, INE Espainiako Estatistika Institutuak eta INSEE Frantziako Estatistika Institutuak heriotzen behin-behineko datuak momentuan bertan argitaratzea erabaki dute 2020tik.
INEren datuak. Espainiako Estatistika Institutuak erregistro zibiletatik hartzen ditu datuak; horietan egindako heriotza aktak erabiltzen ditu. Orain argitaratzen ari den behin-behineko estatistikan, ez ditu urte naturaleko datuak ematen, astez aste biltzen baititu heriotzak; urteko lehen ostegunetik hasi eta hurrengo asteazkenera bitarteko heriotzak zenbatzen ditu urteko lehen astean. Hortik aurrera, astez aste ematen ditu heriotzen datuak, eta BERRIAk hortik hartu ditu Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako datuak.
INSEEren datuak. Frantziako Estatistika Institutuak herriko etxeetatik hartzen ditu heriotzen datuak. Horiek bilduta, hilero argitaratzen du dokumentu bat, herriz herri eta egunez egun gertatu den heriotza bakoitza erregistratuz. Hortik hartu ditu Ipar Euskal Herriko datuak BERRIAk, eta asteka antolatu ditu, Hego Euskal Herriko datuekin bateratu ahal izateko. INSEEk joan den astean argitaratu zuen azken artxiboa, eta abenduan gertatu ziren heriotza batzuen datuak otsailean jasoko ditu, atzerapenengatik. Horregatik, hemen agertzen diren datuak behin-behinekoak dira urteko 50. astetik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.