Ez du Mayori lidergoa kentzerik lortu, ordea. Tropeletik ihes egin nahi zutenek ere frenoa jarrita izan dute. Izan ere, Euskaltel Euskadik talde gogorra du, eta Iñigo Landaluzek, Iker Camañok eta Egoi Martinezek egin duten lanari esker, ia ezinezkoa zen ihesaldiak egitea. Bidea azkar egin dute, denek.
Bihar amaituko da Dauphine Libere, eta han erabakiko da dena. Etapa bihurria izango da biharkoa.
Txirrindularitza
Dauphine Libereko etapa Rasmussenek irabazi du, erraz; Mayok lider jarraitzen du
Dauphine Libereko seigarren etapa Michael Rasmussenek (Rabobank) irabazi du, erraz. Laugarren kilometroan ihesaldiari ekin dio, Ivan Bassorekin batera (CSC), Bassok matxura izan du, ordea, eta atzean geratu da. Handik bukaerako bidea bakarrik egin du Rasmussenek, eta metara 6,43ko abantailarekin iritsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu