Jean Luis Davant, bereziki, euskaraz idatzi duen lan nasaia eskertzeko saritu dute. Gainera, berriki argitaratu duen Idazlan hautatuak azken lana aurkezteko parada izan du Biltzarrean.
Oihanburu, ostera, "kultura munduko ezinbertzeko pertsonalitatea" delako dute hautatu.Dantza, kantua zein ikerketa sozio-etnologikoa, hots, denetarik hunki du oraino biziz beterik den 81 urteko gizonak. Pare bat liburu ere idatzia du.
Horrez gain, urtean argitaratu diren euskarazko 35 bat obra berri ezagautzeko aukera izan dute gaur Sarako Biltzarrera bildutakoek, baita frantsesez idatziak diren beste 70en bat ere.
Liburu berrien artean bat nabarmentzekotan, Ur Apalategik Utriusque Vasconiae argitaletxearekin atera duen Gure gauzak S.A. aipatu behar. Izan ere, gaur aurkeztu du ofizialki Lamixine Bat antzerki konpainiaren laguntzarekin.
Literatura
Davant eta Oihanburu omendu ditu Sarako Idazleen Biltzarrak
Pazko bigarrenez egin ohi den Sarako (Lapurdi) Idazleen Biltzarrean Jean Louis Davant idazlea eta Philippe Oihanburu kulturgilea omendu dituzte gaur goizean. Batari zein besteari "beren bizian euskararen eta euskal kulturararen alde eraman duten lanagatik" egin diete gorazarre. Gainerakoan, argitaletxe askok erakutsi dituzte beren ekoizpenak Sarako Biltzarrean, eta jendea aurreko urteetan baino gehiago ibili da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu