politika

David Fernandez eta Martxelo Otamendiren hitzaldi bat debekatu du Madrilgo Erkidegoak

CUPeko parlamentaria eta BERRIAko zuzendaria institutu batean ziren hitzaldia ematekoak. Atochako Abokatuen Zentroan egingo dute azkenean.

Hitzaldiaren kartela.
2014ko urriaren 8a
15:15
Entzun

Ostiralean ziren egitekoak Zergatik goaz izenburu duen hitzaldia Lope de Vega institutuan, Madrilen. Kontratu bat sinatua zuten antolatzaileek ikastetxearekin, bertako aretoa hitzaldia egin zedin uzteko. Institutuak antolatzaileei jakinarazi dienez, "goi mailako instantzietatik" agindu diete ezin dutela aretorik alokatu "edozein joera ideologikoko ekitaldi politikorik" egiteko.

Hitzaldia egitekoak dira, nolanahi ere. Atochako Abokatuen Zentroan egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.