David Plak esan du ETAk "azterketa politiko zorrotz" baten ondorioz hartu zuela jarduera armatua uzteko erabakia —2011n jakinarazi zuen—, "blokeoak" gainditu nahi zituztelako, eta "Euskal Herriko bakea eraikitzen hasi". Haren esanetan, ETAk "elkarrizketaren aldeko pauso asko" eman ditu, "baina, oraingoz, ez dago Espainiako Estatuaren erantzunik; horrek bere logikarekin segitzen du".
LaCroix-eko elkarrizketan dio ETAk jarduera armatua uzteko erabakia plazaratu zuenean artean "kolpatzeko aski gaitasun" bazuela. Erakunde armatua ez zegoen "ahul", haren arabera; "elkarrizketa politiko bat abiatzeko prestasunak bultzatu gintuen armak uztera".
Enekoitz Esnaola BERRIAko kazetariak Pla ere elkarrizketa du Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna libururako, eta datozen asteetan haren elkarrizketa osorik jarriko du sarean. (liburua salgai da BERRIA dendan)
Duela pare bat hilabetetik, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaideetakoa da Pla (Iruñea, 1975). Osnyn (Frantzia) daukate preso. 2015eko irailean atzeman zuten, Baigorrin (Nafarroa Beherea), ETAren zuzendaritzako kidetzat jota. Epaiketaren zain dago.