Zigor Reizabal abokatuak arratsaldeko lehen orduan izango ditu Murillok eskatutako agiriak. Orduan erabaki beharko du epaimahaiak epaiketa bi astez atzeratuko duen ala ez.David Sotori bihar egingo diote premiazko ebakuntza eta abokatuak jakinarazi duenez, ezin izango du bi astez epaiketan egon. Iñigo Elkororen kasuan esaterako 18/98 auziko epaiketatik atera, eta bakarrik epaituko dute. Elkorok, gaixorik dagoela eta ezin izango du hiru hilabetez epaiketan egon eta horregatik erabaki zuen epaimahaiak osatzen denean bakarrik epaitzea. Arratsaldean erabakiko du Angela Murillo buru duen epaimahaiak David Sotoren kasuan zer egin.
=Presazko osasun frogak egin behar zizkioten gaur Sotori=b
Gaurko auzi saioan hasi denean Zigor Reizabal David Soto auzipetuaren abokatuak epaiketa egun batez atzeratzeko eskatu dio epaimahaiari Sotok bertan egon ezin zuelako. Gaur presazko osasun frogak egin dizkiote David Sotori gaixotasun larri bat dela-medio eta horregatik ez da epaiketara joan.
David Soto Ekin atalean auzipetua dago eta gaurko auzi saioan esandakoak eragin zuzena izan dezake Sotorengan. Hori dela eta defentsa eskubidea urratzen dela salatu du Reizabalek. Angela Murillok, baina ez du eskaria haintzat hartu. Fiskalak eskatu bezala auzi saioa DVDan grabatu eta bihar Sotoren esku jartzea erabaki du Murillok.
Eguerdian egin den etenaldiaren ostean baina, Reizabalek jakinarazi du bihar presazko ebakuntza egin behar diotela Sotori eta ezingo duela bi astez epaiketara joan. Hori dela eta, bi aste horietan epaiketa bertan behera uzteko eskatu du David Sotoren abokatuak. Angela Murillo epaimahai buruarentzat ez da nahikoa izan Reizabalek azaldutakoa eta dokumentazio gehiago eskatu du erabakia hartu ahal izateko. Reizabalek arratsaldeko lehen orduan eskuratuko ditu beharrezko agiriak.
Arratsaldean irakurri dituzte Murillok Reizabali eskatutako dokumentuak eta ez dute Sotoren abokatuaren eskaera onartu. Horrela, goizean erabakitakoari eutsi diote eta epaiketan gertatzen dena DVD batean pasako diote Sotori.
Sotoren abokatuak bi argudio nagusi aurkeztu ditu epaiketa bertan behera uzteko eskaria egiteko. Defentsa eskubidearen urraketa salatu du batetik eta bestetik epaimahaiaren irizpide aldaketa izan du hizpide. Izan ere, epaiketa hasi zenean auzipetu guztiek presente egon behar zutela errepikatu baitzuen epaimahaiak. Reizabalek azaldu duenez, orain Sotok ezin du bertan egon ezinbesteko arrazoiak direla medio eta epaimahaiak irizpideak aldatu ditu. Fiskalaren aburuz, Soto epaiketan ez egoeteak ez du bere defentsa eskubidea urratzen.
Ana Lizarralderen deklarazioa
Goizean, halaber, Ana Lizarraldek deklaratu du. Ana Lizarralderentzat 15 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskalak "talde armatuko kide izategatik". Lizarralde Ekin piezan auzipetuta dago eta ukatu egin du inoiz ETAko kide izan denik. Hamar urtez Jarraiko kidea izan zela adierazi du eta 1999an utzi zuela taldea. Ondoren Ekinen gogoeta prozesuan parte hartu zuela azaldu du baina Ekinek ez zuela ETArekin zerikusirik izan. Nazio eraikuntzan lan egitea bezalaxe,Ekinen helburuen artean independentzia eta sozilismoa zeudela azaldu du Lizarraldek. Horrela ETArekin izan zezakeen harreman bakarra bi helburu horietan bat etortzea izango litzatekeela. Beste hainbat herri mugimendurekin gertatzen den bezala. Lizarraldek gaitzetsi egin du eskubide zibil eta politikoen alde lan egiten duten herri mugimenduak kriminalizatzea. Arratsaldean amaitu du Ana Lizarraldek bere deklarazioa eta jarraian Olatz Egiguren hasi da deklaratzen; Ekin atalaren barruan hau ere.
'18/98 auziko' epaiketa
David Sotoren gaixotasuna dela-eta epaiketa bertan behera uzteko eskatu duten arren epaiketarekin jarraitzea erabaki du epaimahaiak
Zigor Reizabal David Sotoren abokatuak epaiketa bi astez bertan behera uzteko eskatu dio gaur epaimahaiari. Goizean presazko osasun frogak egin dizkiote David Sotori eta Reizabalek jakinarazi duenez, premiazko ebakuntza egin behar diote bihar. Telefonoz jakinarazi diote hori Reizabali. Angela Murillo epaimahai buruak, baina, ez du Reizabalen eskaera kontutan hartu eta beharrezko dokumentazioa (sendagileen txostena) eskuartean izan arte erabakirik ez duela hartuko adierazi du. Arratsaldeko lehen orduan sendagilearen txostena irakurri eta gero Reizabalen eskaera kontutan hartu gabe epaiketarekin jarraitzea erabaki du Murillok. Bestalde, Ana Lizarralde Ekin atalean auzipetua hasi da goizean deklaratzen. Lizarraldek ukatu egin du inoiz ETAko kidea izan denik eta arratsaldean bere deklarazioa amaituta olatz Egiguren txanda hasi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu