Iztuetak arazo honen aurrean "isiltasuna hausteko" eta "kontzientzia hartzeko" deia egin dio gizarteari.
"Bullying"-a egiten dutenak mutilak izan ohi direla azaldu du Iztuetak, %45ean mutilak izan ohidira.
gizartea
DBHko ikasleen erdiek 'bullying'-a ezagutu dute bere inguruan, EAEn
Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Anjeles Iztuetak gaur aurkeztutako inkestan, galdetutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen erdiek 'bullying'-a bere inguruan ezagutu dutela eta %5ek zuzenean jasan dutela adierazi dute. Era berean, 'bullying'-a pairatzen duten ikasleen %11,4ak jazarpena oraindik ere isilpean mantentzen dutela adierazi dute. Inkesta EAEko DBHko 70.000 ikasleri egin zaio eta 3.132 ikasleko lagina hartu da. 'Bullying' kasuak 11 eta 16 urteko gazteen artean izaten dira batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu