Baliokidetasunak

DBHren erdia euskaraz ikasi dutenentzat.

2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Lehen bi mailetan, ikasleek, ezarritako euskarazko ikastorduak betetzeaz gain, Euskara eta Euskal Literatura ikasgaia gainditua izan behar dute. C2 maila euskaraz doktore tesia egin dutenei ez ezik, emango zaie hainbat titulu dituztenei ere. Dekretuaren oinarriak:

B1

Garai bateko 1. Hizkuntza Eskakizunaren baliokidea da. Euskarazko testu argietako ideia nagusiak ulertzeko gaitasuna dute B1 dutenek; oinarrizko gaitasuna dute ahozko komunikazioan eta idaztean.

B2



Batxilergoaren erdia euskaraz ikasi dutenentzat. 2. Hizkuntza Eskakizunaren baliokidea da. Testu zehatz edo abstraktuen ideia nagusiak ulertzen dituzte maila honetan, solasaldietan erraz molda daitezke, eta gai askori buruz idazki argi eta zehatzak egin ditzakete.

C1



Unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituztenentzat. EGAren baliokidea da. Nolabaiteko zailtasuna duten testu luze mota asko uler ditzakete C1 lortu dutenek, esanahi inplizituak barne.

C2



Doktore tesia euskaraz egin dutenak. Entzun eta irakurtzen den ia guztia ulertzeko gaitasuna eskatzen du C2k. Erraz komunika daitezke ahoz eta idatziz, zehaztasun handiarekin eta era ondo egituratuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.