GIZARTEA

De Andresek "iruzurraren maisu" izatea egotzi dio SOS Arrazakeriari

Arabako ahaldun nagusiak esan du elkarteak ez duela "zilegitasunik" eta laguntzen "harrapaketa adibide" dela.

jarraia95548.jpg
2014ko irailaren 9a
07:49
Entzun

Javier Maroto Gasteizko alkatea auzitara eraman zuen SOS Arrazakeria elkarteak, Marotok etorkinen hainbat kolektiboren laguntzei buruz eginiko adierazpen batzuk delitu izan zitezkeelakoan. Juan Kalparsoro EAEko fiskalak Marotoren hitzak ikertuko ditu, arrazakeria eta gorrotoa sustatu izan ditzakeelakoan.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak Maroto defendatu du, eta adierazi haren "ausardiaren" eraginez "disgustuak" izaten ari dela. Zilegitasuna ukatu dio SOS Arrazakeriari, eta elkarte horri "gizarte laguntzetako iruzurraren maisu eta kolaboratzaile nagusia" izatea egotzi dio.

Elkarteari, Gasteizko egoitzan 764 lagun erroldatuta eduki izana eta, hartara, iruzur egin izana leporatu dio De Andresek.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere gizarte laguntzak izan ditu hizpide. Esan du horien kudeaketa "hobetu" egin beharra dagoela, baina "arduraz" jokatzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.