Iñaki de Juana preso ohi donostiarra atxilotzeko “mekanismo guztiak”martxan jarri dituela adierazi du Espainiako Barne Ministerioak, Eloy Velasco epaileak atzo bera atxilotzeko agindua eman ondoren. Iturri beraren arabera, Polizia espainiarrak eta Guardia Zibilak De Juana “gehienbat”Irlandan bilatuko dute, euren esanetan bertan bizi baita “gezurrezko nortasun” batekin. Gainera, Schengen Infromazio Sisteman donostiarraren fitxa sartu dute, Europar Batasuneko poliziek atxilotze agindu hori jaso dezaten. Interpoli ere igorri diote informazioa.
De Juana atxilotzeko agindua eman zuen atzo Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak. “Terrorismoa goratzea” leporatzen dio, bere omenaldian irakurri zuten eskutitzaren egilea delakoan. De Juanak, bere abokatuen bitartez, ukatu egin du berak idatzi zuenik.
Politika
De Juana atxilotzeko "mekanismoak" martxan jarri ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenez, Iñaki de Juana atxilotzeko “mekanismo guztiak” martxan jarri ditu. Preso ohi donostiarraren fitxa igorri dio Interpoli, Eloy Velasco epaileak atxilotzeko agindua eman ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu