Egun horretan gainerako bost lekukoei ere hartuko die deklarazioa Pedrazek, hau da, prentsako artikuluetan erreferentzia egiten zien hiru espetxe zuzendari, zuzendari orde bati, eta zuzendari ohi bati.
Otsailean aske irten behar zuen De Juanak, baina prentsan kaleratutako bi gutunak direla medio, bi delitu gehiago egotzi diezazkiokete orain. Aipatu bi artikuluetan delitu zantzurik ez zegoela iritzita, euskal presoa auzipetzea baztertu egin zuen Pedraz epaileak ekainean. Erabakia atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kartzelan 18 urte daramatza De Juanak, talde armatuko kide izatea egotzita.
euskal presoak
De Juana auzipetzea erabaki du Pedraz epaileak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek Iñaki de Juana Chaos auzipetzea erabaki du "erakunde armatuko kide" izatea eta "mehatxu terroristak" egitea leporatuta, euskal presoak prentsan idatzitako artikuluen ildotik. Abuztuaren 22an hartuko dio deklarazioa epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu