"Erabat ados nago elkarrizketa eta negoziazio prozesu demokratikoarekin, Euskal Herriaren eta Espainiako eta Frantziako estatuen arteko gatazka politikoa konpontzeko", agertu du preso donostiarrak, The Times-eko kazetariari idatziz erantzun dion elkarrizketan. "Barajaskoaren ondoren gatazka konpontzea inoiz baino beharrezkoagoa da".
Gose grebari amaieraraino eusteko prest dagoela berretsi du De Juanak elkarrizketan, eta argi utzi du aske geratzea dela eskatzen duena: "Ez dut gose greba utziko zigorra murriztearen truke. Aukera onargarri bakarra askatasuna da, eta prozesu legal honek ondorio gisa dakarren adierazpen askatasunaren kontrako erasoa bertan behera geratzea".
Presoa une batetik bestera hil daitekeela behin eta berriz aipatu du kazetariak artikuluan, eta arrisku horrek buruhaustea sortu diola Espainiako Gobernuari: alde batetik, De Juana hiltzeak ETA indar dezakeela eta borroka armatura itzularaz dezakeela uste du. Bestetik, presoaren aldeko neurriak hartzeak ahultasun itxura eman diezaiokeela iritzi publlikoan, eta aurrekaria sor dezakeela.
De Juanaren kasuak Bobby Sandsena gogorarazten duela ere esaten du kazetariak, hau da, 1981ean gose grebaren ondorioz hil zen IRAko kide eta Irlandako mugimendu errepublikanoko kide ospetsuarena.
Presoak
De Juana: "Barajaskoaren ondoren gatazka konpontzea inoiz baino beharrezkoagoa da"
=l The Times==http://www.timesonline.co.uk/tol/news/world/europe/article1329302.ece=l egunkariaren Interneteko edizioak elkarrizketa egin dio gose greban hiru hilabete egin dituen presoari. Bobby Sandsekin alderatu du. De Juanaren argazkia ere plazaratu du, hil ala biziko egoeraren isla. 92. eguna du gaurkoa gose greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu