Presoak

De Juana berriro auzipetzea eta espetxean mantentzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Zigorra beteta abuztuaren 3an kalera irten behar zuen Iñaki de Juana Chaos ETAko presoak, baina, azkenean ez da halakorik gertatuko. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak De Juana berriro auzipetzea erabaki du, eta auzi hori aurrera joan arte, behin-behineko espetxea agindu du haren kontra.

2005eko uztailaren 7a
20:03
Entzun
"Erakunde terroristako kide" izatea eta "mehatxu terroristak" egitea egotzita Iñaki de Juana Chaos berriro auzipetzeko agindu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Santiago Pedraz epaileari. Halaber, auzi hori argitzen den arte behin-behineko espetxea erabaki du presoaren kontra.

Zigorra beteta abuztuaren 3an irten behar zuen kalera De Juanak, baina Auzitegi Nazionalaren erabakiaren ondorioz ez da halakorik gertatuko.

Gara -n idatzi zituen bi artikulu direla medio erabaki du Auzitegi Nazioanalak De Juana auzipetzea; Penaldeko lehenengo Salak ebatzi duenez, bi artikulu horiek adierazten dute presoa oraindik ETAko kide dela, eta, halaber, idatzi horien bidez mehatxuak egin dituela ebatzi du.

Nolanahi ere, Pedraz epaileak aurreneko epaian erabaki zuen artikulu horien bidez De Juanak ez duela deliturik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.