Presoak
De Juana Chaos aske uzteko eskatzeko manifestazioa bihar Donostian
Iñaki de Juana Chaos euskal presoaren askatasuna exijitzeko manifestazioarekin bat egin du Askatasunak, eta bihar Donostian egingo den ekitaldi horretan parte hartzeko deia egin du. Bulebarretik aterako da manifestazioa 19:00etan.
19 egun igaro dira De Juanak abuztuaren 7an gose greba mugagabeari ekin zionetik. Askatasun eskubidea aldarrikatzeko hasi zuen baraualdia. 1987ko urtarrilaz geroztik dago preso eta hamar espetxe baino gehiago ezagutu ditu donostiarrak. 2000. urtean bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta 2004ko urriaren 28az geroztik zigor osoa beteta kalean behar luke. Baina kartzelan zela auzi berri bat ireki zioten 2004ko abenduaren 1ean eta 30ean Gara egunkarian argitaraturiko bi iritzi artikuluren harira. Egun, Euskal Herritik 1.250 kilometrora, Algeciraseko espetxean dago preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu