Euskal presoak

De Juana Chaosen espainiaratzea onartu du Ipar Irlandak

Defentsaren helegitea baztertu dute. "Terrorismoa goratzea" egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal preso ohiari. 

2012ko maiatzaren 3a
19:08
Entzun

Ipar Irlandak Iñaki de Juana Chaosen espainiaratzea onartu du, defentsaren helegitea baztertuta. "Terrorismoa goratzea" egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal preso ohiari.

De Juana Espainiaratzeko eskatu zion Eloy Velasco epaileak Belfasteko Laganside Auzitegiari (Irlanda) 2008an. Auzitegiak ez zeukan argi "terrorismoa goratzea" egozteagatik inor estraditatu dezakeen edo ez, baina 2010eko martxoan baiezkoa eman zuen, defentsaren argudioak baztetuta. Orduan "giza eskubideen urraketa" argudiatuta helegitea jarriko duela jakinarazi zuen defentsak. 

2008an aske utzi zuten euskal presoa, zigorra bete eta 21 urte espetxea egin ostean. Hilabete gutxira ordea Espainiako Auzitegi Nazionalak De Juana atxilotzeko agindua eman duen, presoari Donostian egin zioten ongietorrian "terrorismoa goratzea" egotzita. De Juana ez zen izan bertan baina bere izenean eskutiz bat irakurri zuten. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.