Euskal Herria

De Juana deklaratzeko prest dagoela adierazi dute bere abokatuek

Eloy Velasco epaileak pasa den asteartean preso ohia atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen, Auzitegi Nazionalera deklaratzera ez zelako agertu. Erresuma Batuko Justiziak Belfasteko auzitegi batera deklaratzera deitu dute datorren astelehenean.

2008ko azaroaren 13a
19:08
Entzun
Iñaki de Juana preso ohi donostiarrabere burua "entregatzeko" prest dago,Kevin R. Winters and Co. abokatu bulegoak Erresuma Batuko Justiziari jakinarazi dionez. Iturri horien arabera, De Juana Irlandan bizi da egun, Belfasten hain zuzen ere. Hiri horretako auzitegi batean deklaratzera deitu dute hurrengo astelehenean. De Juanak Irlandatik deklaratzea eskatu zion Erresuma Batuko justiziari.

Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak ETAko preso ohia atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen pasa den asteartean. Egun hartan De Juanak Auzitegi Nazionalera joan behar zuen deklaratzera, Velascok aginduta,baina ez zen agertu. Bere omenaldian irakurri zuten eskutitzaren harira egin behar zuen deklarazioa, idatziko zenbait pasartek "terrorismoa goratzen" baitute epailearen iduriko. De Juana atxilotzeko ez ezik, espetxeratzeko ere agindu zuen Velascok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.