46. eguna gose greban egin duen Iñaki de Juana preso donostiarrarekin elkartasunez, kandelak eskutan hartuta kalera ateratzeko deia egin die AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritarrei.
Horrekin batera, De Juana hain egoera larrira eraman duen erabakia PSOEk bultzada politikoz hartu duela salatu du AAMk; areago "heriotza zigorra" ezarri diotela uste du. Gainera, kontua ez dela De Juanaren egoerara mugatzen ohartarazi du, baizik eta, oro har, euskal preso politikoentzat bultzatu dituztela espetxe neurri gogor horiek.
Ildo horretatik, eskubideak ezin direla "trukerako txanpon"izan nabarmendu du AAMk, eta prozesua aurrera egiteko eskubide urraketa horiek amaitzea ezinbestekoa dela.
Presoak
De Juana heriotzera zigortu dutela salatu du AAMk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu