De Juana Chaosek 25. gose greba eguna duela gogorarazi dute hainbat herritarrek gaur PSOEk Donostian duen egoitzaren aurrean eta 2004az geroztik zigor osoa betea duelako aske uzteko eskatu. 15 kilo galdu eta psikologikoki “gogor” dagoela adierazi du Etxerat-eko kide Argitxu Martinezek.
Askatasuneko kide Xabin Juaristik, berriz, “presoa hilik ala makurturik ateratzeko, espetxe politika” mantendu nahi izatea egotzi dio PSOEri, eta “euskal preso politikoak gerra gatibu gisara erabiltzeari uko egiteko” exijitu dio. Irtenbide demokratiko bat eraikitzeko euskal herritarren, presoen eta iheslarien oinarrizko eskubideak errespetatzeko ere eskatu du Juaristik agerraldian.
PSOEko hainbat buruzagiren adierazpenak ere ekarri ditu gogora Askatasunak. Presoen hurbilketa ez litzatekeela prozesuaren bultzagarri izango esan zuen atzo Rodolfo Ares PSE-EEren zuzendaritzako bozeramaileak. Adierazpen horien eta beste batzuen harira, “arduragabekeria” leporatu dio PSOEri. “Dispertsioarekin amaitzea premiazkoa” dela nabarmendu du Askatasunak eta egoera bere horretan mantentzea “Euskal Herriari xantaia egitea” dela.
Presoak
De Juanak 25 egun bete ditu gose greban, eta 15 kilo galdu ditu
Iñaki de Juana Chaos aske uzteko eta espetxe politika “kriminalarekin” amaitzeko eskatu diote PSOEri Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta 40 herritarrek gaur Donostian. =iBizi arteko zigorrik ez, Iñaki askatu=i lelopean elkartasuna erakutsi diote De Juana Chaosi sozialisten egoitzaren atarian, eta PSOEren jarrera “arduragabea” salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu