Euskal presoak

De Juanak jateari ekin dio

Espainiako espetxeetako sindikatuek gaur esan dutenez, presoak atzo afaldu egin zuen eta gaur gosaldu du. De Juana asteazkenetik Aranjuezko kartzelan daukate, eta jateari uko egin zion bertako tratamendu medikua desegokia zela iritzita.

2007ko ekainaren 9a
12:24
Entzun
Iñaki de Juana euskal presoak jateari ekin dio, Espainiako espetxeetako sindikatuek Efe berri agentziari esan dioetenez, kartzelako tratamendu medikua desegokia zela iritzita protesta gisa bi egunez jan gabe egon ostean. Iturri haien arabera, presoak atzo afaldu egin zuen eta gaur goizean golsadu ere bai.

Asteazkenean sartu zuten De Juana kartzelan, Aranjuezen (Madril), Espainiako Espetxe Zuzendaritzak erabakita. Martxoaren 1etik Donostiako Ospitalean egon zen, Gara egunkarian bi gutun idazteagatik jasotako zigorra dela-eta egindako bi gose grebek eragindako osasun arazoetatik sendatzen. Aurreneko gose greba 63 egunekoa egin zuen eta bigarrena 115ekoa.

Urtebete eta bi hilabete falta zaizkio Auzitegi Gorenak ezarritako zigorra betetzeko. Hiru urteko zigorra jarri zion, mehatxuak" egitea eta "indarkeriaren goratzea" leporatuta.

Gose greben ondorioz presoak zeukan egoera fisikoa ona ez zela-eta, Espainiako Gobernuak espetxealdia arintzea erabaki eta Euskal Herrira ekarri zuen martxoaren 1ean. Auto judizialak zioen De Juana etxera bidaliko zutela hark senda-agiria jaso ostean. Ez da halakorik gertatu. De Juanak lehengo astean jaso zuen senda-agiria, baina Gobernuak kartzelan sartu du, ETAk su-etena hautsi duela jakin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.