Auzitegiko iturriak aipatuz Efe agentziak kaleratu zuenez, euskal presoa aske gera zitekeen otsailaren 9an; baina de Juanak kartzelan jarraitu beharko duela erabaki du gaur epaileak. Ignacio Gordillo fiskalak eskatuta, De Juanak 'Gara' egunkarian idatzitako artikuluengatik, euskal presoari "talde armatuko kide izatea eta mehatxuak egin edota terrorismoa goratu izana" leporatu dio epaileak, eta beraz, de Juana kartzelan edukiko dute, behin behineko presoandian.
Zigorra beteta iazko urritik
Iazko urritik kalean behar luke De Juanak, zigor osoa beteta du eta. 18 urtez espetxean pilatutako erredentzioak baliogabetzea erabaki zuen orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak orduan esan zuen "ahal zen moduan" eragotziko zela De Juana kaleratzea. Askatasunak salatu zuen euskal presoa "bahitua" duela PSOEko gobernuak.
Euskal Presoak
De Juanak kartzelan jarraituko du, behin-behineko presoaldian
Iñaki de Juana Chaos euskal presoak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur, Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean. Euskal presoak prentsan idatzitako hainbat iritzi artikuluren inguruan galdekatu du epaileak, presoaren hitzetan deliturik den ala ez erabakitzeko. Deklarazioa hartuta, de Juanak behin behineko presoaldian kartzelan jarraitzea erabaki du epaileak, ETAko kide izatea eta "mehatxu terroristak" egitea leporatuta. De Juanak otsailaren 9an aske geratu behar zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu