Politika

De Juanaren aldeko manifestazioa galarazi egin du Garzonek, eta autodeterminazioaren aldekoa baimendu

Presoaren aldekoa Askatasunak antolatu duela ebatzi du, eta, beraz, legez kanpokoa dela. Autodeterminazioaren aldekoak, ordea, Batasunarekin "lotura organikorik" duenik ezin dela frogatu argudiatu du. De Juanaren aldeko manifestazioa gaur arratsalderako dago deituta, Donostian. =i Euskal Herriak autodeterminazioa=i lelopekoa, berriz, bihar Bilbon da egitekoa.

2006ko azaroaren 10a
16:08
Entzun
Gose greban dagoen Iñaki de Juana presoaren aldeko manifestazioaren deialdia eta iragarpena pertsona partikularrek egin bazuten ere, Askatasunak ekitaldi horretan parte hartzeko deia egin izana erabili du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek galarazteko. Hain zuzen ere, deialdi horietan oinarrituta manifestazioaren sustatzailea Askatasuna dela ebatzi du, eta erakunde hori legez kanpkoa denez, manifestazioa ere berdin. Ildo horretatik, manifestazioak egin ez dadin beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio Ertzaintzari, eta "ordena urratzen duten pertsonak jazartzeko". Debekuk neurri horiei aurre eginez manifestazioa egiten bada, inputatu gisa deklaratzera deituko dituela ohartarazi die deitzaileei. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza ere bat etorri da debeku eskaerarekin.

Bihar arratsaldean Bilbon Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean egitekoa den manifestazioari dagokionez, baimena eman du Garzonek. Manifestazio horren eta Batasunaren artean "lotura organikorik" dagoela adierazten duen zantzurik ez dagoela iritzi dio epaileak, eta, beraz, ez dagoela galarazteko arrazoirik.

Nolanahi ere, Askatasunak biharko deialdi horrekin bat egin duenez, erakunde horrekin zerikusirik duten txartel edo sinbolorik ager ez dadin kontrolatzeko eskatu dio Ertzaintzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.