Falange elkarteak sinatuta, Iñaki de Juana Chaos euskal presoaren kontrako pintadak egin dituzte bart Donostian. Hain zuzen, De Juanaren etxepean agertu dira pintadak, Amara auzoan.
Abuztuaren 2an irtengo du presoak kartzelatik (Aranjuezen daukate, Espainian), hiru urteko zigorra beteta; komunikabideetan bi iritzi artikulutan zioenagatik zigortu zuten. Zenbait elkartek hala eskatu ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak duela egun batzuk De Juanaren emaztearen etxea behin-behinean eta "berehala" bahitzeko eskatu zuen, ETAk eragindako biktimekiko "erantzukizun zibila ordain dezan". Bere kontrako kanpainaren aurrean protesta egiteko, presoa gose greban dago uztailaren 16tik.
Kolore gorriz eta beltzez egin ditu margoak Falangek, De Juana kasua, Falangek ez du barkatzen eta Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen leloekin. Elkarteak bere web orriaren helbidea ere jarri du. Etxepeko atariko beiretan egin ditu pintadak.
Donostiako PPk De Juana 'pertsona non grata' izendatzeko mozioa sartu du udaletxean, eta irailean jorratuko dute gaia.
Euskal presoak
De Juanaren aurkako pintadak egin ditu Falangek Donostian, haren etxepean
Presoak abuztuaren 2an irtengo du kartzelatik, zigorra beteta, eta Fiskaltzak haren emaztearen etxea behin-behinean eta "berehala" bahitzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu